Martes, 07 de Octubre de 2025

Actualizada Martes, 07 de Octubre de 2025 a las 16:34:50 horas

Tienes activado un bloqueador de publicidad

Intentamos presentarte publicidad respectuosa con el lector, que además ayuda a mantener este medio de comunicación y ofrecerte información de calidad.

Por eso te pedimos que nos apoyes y desactives el bloqueador de anuncios. Gracias.

Continuar...

Sábado, 19 de Septiembre de 2020 Tiempo de lectura:

Gure haurrak konzentrazio esparruan legez daude

[Img #18612]

 

Ikasturteko bigarren astean DBHko ikasleak nazkatuta daude, Lehenbiziko astean urdurik eta itxaropen askorekin zeuden, bigarrenean berriz, nazkatuta, triste eta haserre, askatasunez hitz egitean esaten dute askatasuna institutura ez joatea dela.  ezin dute ia jolastu, musukoaz ezin arnastu, ondo entzun eta beren burua entzutera eman, ez edozein gauza partekatu, denbora guztian eskuak gelez garbitzen , paperezko roiloak eta roiloak gastatzen mahaiak "desinfektatzen".

 

Kasu hau ez da  ideia desberdinen eztabaida. Programa hau tratu txar, abusu, eta haur eta gure eskubideen urratze gorria da, bortxaketa hutsa. Gizarte mailan dauden zapalketa eta distopia are zitalago ikusten da haurrengan. Aste batean zentrorako fedea, konfidantza galdu dute. Norainoko ondorioak izango dituzte beren pertsonalitatearen baratzean, eta , nola egingo diogu aurre irakasleok  gero konfiantza hori berriz geureganatzeko, eta noiz? Haurrentzako eskolak sozializazio gogoa bete behar du eta basamortu batean sartu ditugu. Imajinatu  11, 12 urterekin datozen hau berriak jakin minez beteta, handien mundua nolakoa den izu eta itxaropenaz beterik , isolamendu sentsoriala  eta denagatik erruduntasun, sentikortasun falta itzela, arnasa trabatuta.  Eta haur hezkuntzan? Imajinatu. Elkarren beldur, denok omen ditugulako zomorro txikiak besteen osasuna arriskuan jartzen dutenak. Jaungoiko mehatxatzaile bat asmatu dute nonahi dagoena, baina esperientzia frogatu du bizitza normal eraman  dugunok oso ondo gaudela, haurrak bezala. Zentrotik irteten direnean beren ikasgelakoekin juntu daude eta jan, jolastu, elkartzen dira eta ez dira gaixotzen. Nahiko da haurrak torturatu eta traumatizatzen.

 

Nazio arteko legeari erreparatuz gero haurren eskubideen konbentzioan haurren  interes gorena aintzat hartzen da. Sanitateari buruz ideiak desberdinak egonik ere ezin dira onartu jaurlaritzaren protokolo zigortzaile hauek. Haurrek ez dira kutsatu beste urteetan baino gehiago , eta formakuntza  integrala behar dute. Helduren batek uste badu bere burua besteengandik babestu behar duela  egin dezala . baina pentsa dezagun udan denok libre ibili garela eta “kutsatu horiek” gutxi direla pandemia dagoela esateko,  gainera asintomatikoak  gehienak, beraz gaixotasunik ez dutenak . Zertan gaude?  Telebistako intoxikazioaz aparte, isildutako iturrietatik informatu . Gipuzkoako biologoen elkargoko dekanoa den Jon Ander Etxeberriaren informeaz adibidez eta asko gehiagorenaz ere. Eta sena, zure sena, zenbat test, zenbat positibo, zenbat jende osasuntsu etxean itxita sintomarik gabe? Hausnartu, mesedez, begiratu zure inguruan. Pandemia non dago telebistan, maskaratan, proportziorik gabeko neurrietan izan ezik?  Pandemia balego ere , utzi haurrak bakean , zaharren beldurrak kendu beren etorkizunetik. Hila bete asko daramate , zazpi hilabete asko da haur txiki baten esperientzi beldurgarriak izateko.

 

Maite l. De Munain

Etika irakaslea

Portada

Con tu cuenta registrada

Escribe tu correo y te enviaremos un enlace para que escribas una nueva contraseña.