Kohesioa, batasuna eta aniztasuna
Gizartearen kohesioaz, batasunaz, aldi berean era bitxian aniztasunaz... barra-barra aritzen direnek dena zaku berean dute sartzen, horiek denak bateragarri direlakoan edo, baina hitz horien azpian ez da ez egitasmo ez deus ere, esanahi gabeko adierazpenak dira, eta hitz horiez haratago deus ere ez dakusate. Kohesioa? Non? Euskal Herrian? Batasuna hemen? Eta aniztasuna? Bai, aniztasun horretarako bidean sartuak ditugu politikari eta herrikideetarik franko, egunero kalakatzen ari zorioneko multikulturalismoaz, horixe uste baitute dela aniztasuna azken batean, baina ez bide dira ohartzen ezen horrek nahitaez ekarriko duela gizartearen kohesio eta batasun eza, zeina izaten baita politikari eta herrikide horien beren beste mantra bat.
Finlandiako hezkuntza eredua gurean hainbeste goraipatzen delarik, behar da orotarazi ezen etorkin gutxieneko herrialdea dugula hori Europan. Wikipediatiko datuak dira, ez inork asmatuak. Halaber, Polonian, Hungarian... zenbat etorkin dira? Eta ez al dira gizarte horiek gurea baino batuagoak, kohesionatuagoak? Ez al dute sentitzen komunitate bereko kide direla? Baina zer-nolakoa dugu, adibidez, Frantzia? Herri zinez batua al da Finlandiaren aldean? Euskal Herrian ere zinez uste du inork kohesionatua dela hura edo izanen dela etorkizunean?
"Finlandiako pertsonek erantzukizun partekatuaren zentzu sakona dute. Norberaren bizitzaren garrantziaz gainera, besteen ongizatea oinarrizkoa da". Pasi Sahlbergek idatzia da, zeina izan baitzen 90eko hamarkadan Finlandiako hezkuntza erreforma politikoen sortzaileetarik bat, 'Finnish Lessons' bere liburuan. Benetan, oso egoera bestelakoa gurearen aldean.
Aniztasuna izan dadila ontzat dugu jotzen, jakina, munduan oro har, baina beste kontu bat da, arrunt diferentea, ezen herrialde bakoitzean izan behar dela sartua mundu osoko aniztasun hori bera, horrek gizartearen beraren desintegrazioa baizik ez baitakar.
Halaber, aniztasunaren aldeko aldarri orokor hori egiten dutenak sarri askotan dira aniztasun jakin baten aurka ere altxatu izan diren berak. Espainiako gainerako lurraldeetatik etorriak maketo ziren (eta inplizituki segitzen dute izaten, zeren EAEko Parlamentuan, adibidez, euskarazko deiturak dituzten parlamentariek oso gehiegizko ordezkaritza baitute deitura horiek EAEko gizartean duten pisu erlatiboa kontuan harturik); aldiz, Afrikatik datozenak izaten dira den-denak gurean inertziaz bezala ongi etorriak. Hor arrazismorik ez bada, arrazismo selektiborik edo, etor bedi Jesu Kristo eta esan beza besterik. Espainia gaiztoa dutela bistan da, eta Euskal Herritik nahi dute egotzi espainol usaina eduki dezan oro. Euskal nazionalismoaren azaluskeria bistan da.
Ororen buru, euskal nazionalismoak —hala EAJk nola Bilduk— honetaz guztiaz ez du egitasmo edo ikuspuntu sendo eta logikorik batere, baina hainbeste maite omen duen herrialdea amildegira darama ezinbestean zorioneko aniztasunaren kausaz.
![[Img #19380]](https://latribunadelpaisvasco.com/upload/images/01_2021/3379_photomontage-556811_1920.jpg)