Territorio librea?
"Euskara da gure territorio / libre bakarra" idatzi zuen poema batean orain dela berrogei bat urte euskal idazle ezagun batek, Joseba Sarrionandiak. Poemari 'Territorio librea' jarri zion izenburu.
Beti gertatu zaizkit deigarriak bi lerrook. 'Gure' horren azpian nor daude? Nor dira ezkutatzen hitz horrekin? Esan gabe doa ezen, idazlearen asmoa zein-nahi izanik ere (poema irakurri behar da osorik testuinguruaz jabetzeko; erraz aurkitzen ahal da webean), esaldi hori Euskal Herriko gizartearen sektore jakin batek bereganatu zuela aspaldi —euskal nazionalismoak, hain zuzen—, eta eduki ideologikoa eman ziola. 'Gure' horretan ez gaude bilduak egiatan euskaradun guztiok, euskal nazionalista direnak baizik, eta nahiz eta, gainera, horietarik anitz erdaldun hutsak izan. Hor ez dut duda-muda bakar bat ere.
Horixe da euskal nazionalismoarentzat euskara: haien ondare esklusiboa, eta ondare bat hizkuntzaz besteko esanahi ideologiko garbia duena, ametsetako euskal aberri independentearen mintzaira nazionala (eta, ziur aski, bakarra). Beharbada, halaber, horrexegatik urrundu da euskaratik azken hamarkadotan Euskal Herriko eskuin espainoltzalea. Batek daki.
Territorio, lurralde, libretzat dute euskara euskal nazionalistek, hizkuntzarekin nahi ukan dezaten oro egiteko, beren ondarea baita, eta beren ondare esklusiboa dela sinetsirik daudelako dute, hain zuzen ere, territorio libretzat euskara.
Hainbatek, ordea, euskaraz besteko hainbat territorio libre daudela ederki dakigu, gizaki libreak garelako agian, hizkuntzak gorabehera. Libertatera, dena dela, iritsi egiten da (eta jakin behar da iristen), menturaz ez baita berez, sortzez, dagoen edo eskuratzen den zerbait.
Euskal nazionalistek, orobat, atsegin dute esatea ezen euskara gizateria osoaren ondare dela, baina, faborez, ukan dezagun argi euskara dela, hitzez hitz, hizkuntza dakigunona, bat-bederaren ideologiak zein-nahi direlarik ere. Euskara ez da Iñaki Anasagasti baten ondare, esate baterako. Bestalde, nolatan dateke euskara, adibidez, Pennsylvaniako menoniten ondare? Eta hori hala izaten balitz, zer egin dute euskal nazionalistek 'Pennsylvania Dutch' deritzon hizkuntza, Pennsylvaniako alemana, ikasi edota lantzeko? Topiko merkerik ez, faborez. Hizkuntza hiztunek, hiztun libreek, dute egiten, eratzen, ez alderantziz.