Viernes, 12 de Septiembre de 2025

Actualizada Jueves, 11 de Septiembre de 2025 a las 16:58:31 horas

Tienes activado un bloqueador de publicidad

Intentamos presentarte publicidad respectuosa con el lector, que además ayuda a mantener este medio de comunicación y ofrecerte información de calidad.

Por eso te pedimos que nos apoyes y desactives el bloqueador de anuncios. Gracias.

Continuar...

Martes, 21 de Diciembre de 2021 Tiempo de lectura:
Un artículo de Erregerena

Gora Espainia, euskaraz

[Img #21180]
 
 
 
Espainiaren alde egiten ahal den gauza hoberenetarik da Espainiaren alde publikoki egitea hizkuntza espainol guztietan, eta ez bakarrik autonomia erkidegoak deitzen diren munstro horietan gaztelaniaz gain ofizialak diren hizkuntzetan, baita asturieraz, aragoieraz... ere. Guzti-guztietan.
 
Horretaz, bi alderdi nagusi eta zabal nahi ditut nabarmendu. Batetik, euskaldunok euskaraz normal hitz egiten dugu, gaztelaniaz eta frantsesez gain. Jakina, besterik ere badakigu anitzek, baina beste kontu bat da hori. Halaber, euskaraz edozein ideologia defendatzen ahal dela aski garbi dugu askok, nahiz eta ez den, zoritxarrez, ohikoa gaur egun Espainia eta Frantzia gorestea euskaraz, euskal nazionalismoaren erruz, zeren ideologia horrek euskara hartu baitu bere interesen mendean hala hitzez nola bortxakeriaz. Gogoan eduki behar dugu tradizio aski luzea izan dela euskaraz euskaldunon bi estatuen alde egiteko, eta izen batez gogoratuko naiz labur oraingoan, Jean Ibarnegarai uhartegaraztarraz: antikomunista, are faxista ere, euskal nazionalismoaren aurkaria, pilotaria eta pilotazalea, Euskal Pilotaren Nazioarteko Federakuntzaren sortzailea eta lehen presidentea, Frantziako ministroa, euskalduna eta euskaltzalea...
 
Espainol eskuinak, salbuespen bakanak salbuespen, azken hamarkadetan sekulako utzikeriaz jokatu izan du, eta euskarari buruz euskal nazionalismoak esaten dituen astakeria guztiei men eginez, euskaratik zeharo aldendu da, zeinari esker euskal nazionalismoaren ideiak, amaigabeko zurrunbilo batean bezala, are indartsuago bilakatu diren. Euskarari buruzko ideiak, behintzat, baina ideia horiek biztanleengan eragin handia izaten dute, besteak beste, bozkatzera joateko unean. Hori horrela, PPn eta Voxen euskaraz hitz egin behar da batere konplexurik gabe, taktikoki, estrategikoki eta, anitzez garrantzitsuagoa dena, asko euskaldunak garelako.
 
Eta bigarren alderdi bat, esan berri dudanarekin lotua: Euskal Herritik kanpo, maiz, ez ohi da ulertzen zergatik eusten diogun euskaldunok euskarari. Bada, gure hizkuntza delako, eta kito. Inori ez litzaioke bururatuko galdetzea Flandriako belgikar bati zergatik mintzo den nederlanderaz, ondoan –Belgikan bertan, urrunera joan gabe– kontinente guztietan barrena hedatua den frantsesa izanik. Denok dakigu Suitzan hainbat hizkuntzatan mintzatzen direla, eta uste dut inork ez duela zalantzan jartzen horren bidezkotasuna. Zergatik Espainian, ordea, bai? Espainol hizkuntzetarik batek historikoki berebiziko garrantzia hartu duelako Espainian bertan zein mundu osoan? Bada, datu horrek zilegitasunik, pisu objektiborik, ez du: Espainian –eta Frantzian– gaurdaino hainbat hizkuntza iritsi zaizkigu, eta hiztunen kopuruak ez du baten lanketa bidezkoago bihurtzen. Bestela, zenbateko hiztun kopurutan ezarriko genuke muga? Hori nork zehaztu behar du? Espainiako lurren hizkuntzak oro dira espainolak.
 
Gora Espainia!

Portada

Con tu cuenta registrada

Escribe tu correo y te enviaremos un enlace para que escribas una nueva contraseña.