Euskararen transmisioa, handiagoa Frantzian?
Egunotan jakin dugu (2021eko datuak dira, nahiz eta aurtengo ekainean argitara emanak izan bide diren; Euskararen Adierazle Sistemak kaleratu ditu) ezen Baxenabarrek eta Xiberoak osatzen duten multzoan euskara gehiago transmititzen dela familietan Gipuzkoan baino. Zehazki, haurren % 38,3rentzat da euskara lehen hizkuntza Baxenabarre-Xiberoetan eta, aldiz, haurren % 34,0rentzat Gipuzkoan. Halaber, haur elebidunak (euskara eta erdararen bat hein berean lehen hizkuntza dutenak) % 10,7 dira Baxenabarre-Xiberoetan eta % 9,0 Gipuzkoan. Jakina, Araba, Bizkai, Lapurdi eta Nafarroako datuak kaskarragoak dira, eta horrexegatik ez ditugu aipatuko. Hala ere, bego hemen ezen Lapurdikoak hobeak direla Arabakoak eta Nafarroakoak baino.
Horrek zer pentsatu luzea eman digu. Hau da, euskal nazionalismoaren makineria erabat alde duen Gipuzkoan, non orobat euskara ofiziala eta irakaskuntzan ere guztiz errotua den, hizkuntza gutxiago transmititzen da Frantziako bi lurraldetan baino? (Esan gabe doa euskara ez dela ofiziala Frantzian.) Zergatik gertatzen da hau? Ez al luke zerikusi gizarte baten egiturarekin? Izan ere, Baxenabarre eta Xiberoa gizarte kohesionatuagoak dira, kanpoko jende gutxiagokoak, mundu tradizionalago bati gehiago emanak (baina teknifikatuak ere bai, XXI. mendeko Frantzian bizi baitira!), baina Gipuzkoa laster izanen da mundu osoko jendeen jomuga eta mundu tradizionalak gero eta presentzia urriagoa du. Frantzian, esan lezake baten batek, kanpoko jende anitz bizi da. Bai, baina zenbatek aukeratzen ditu Baxenabarre eta Xiberoa bizitzeko?
Galderak ere ugari sortu zaizkigu. Adibidez, nora garamatza euskal nazionalismoaren onkeriak? Oinarrizkoa da egiatan hizkuntza bat ofiziala izan dadin iraun dezan? Jakina, honek ez du esan nahi goraipa dezagunik Frantziako botereen jokaera frantsesaz besteko hizkuntzekin.
Ikertzaileek behar lukete hau sakon aztertu, aldagai guzti-guztiak mahai gainean jarrita, aurreiritzirik gabe eta zuzentasun politikotik aldenduta. Ez da besterik egin behar euskara salba dadin nahi bada. Bestela, amildegira doa.
![[Img #24512]](https://latribunadelpaisvasco.com/upload/images/07_2023/2767_screenshot-2023-07-11-at-16-16-42-san-juan-de-luz-donibane-lohizune-foto-gratis-en-pixabay.png)