Miércoles, 24 de Septiembre de 2025

Actualizada Miércoles, 24 de Septiembre de 2025 a las 11:13:55 horas

Tienes activado un bloqueador de publicidad

Intentamos presentarte publicidad respectuosa con el lector, que además ayuda a mantener este medio de comunicación y ofrecerte información de calidad.

Por eso te pedimos que nos apoyes y desactives el bloqueador de anuncios. Gracias.

Continuar...

Sábado, 15 de Julio de 2023 Tiempo de lectura:

Euskara udaletan

[Img #24538]

 

Lehengoan Espainiako Auzitegi Konstituzionalak ebatzi zuen euskarak ezin zuela hartu gaztelaniak baino toki goragokoagorik udaletan. Bidezkoa da, are gehiago jakinda gaztelania ere euskaldunek sortu zutela. Segido horren aurka altxatu dira euskal nazionalistak, esanez euskararen aurkako eraso zela. Hain dira asaldatu, ezen harrigarri gertatu zaidan. Ez ote du adierazten horrek, Auzitegi Konstituzionalaren ebazpen bati emaniko erantzunaren tamainak, auzitegi horri aitortza eta are zilegitasuna ere ematen diotela eta, bide batez, Espainiari berari, zeharka bada ere?

 

Euskarak ezin konta ahala urtetan iraun du, eta gaur egungoa baino sasoi hobean, inon ofizial izan gabe, euskaldunek berek solas egiten baitzuten euskaraz, euskaldun naturalek, zeinak ondikoz gero eta bakanagoak baitira. Herriaren eguneroko mintzoaren aldean, hain da garrantzitsua udaletako politikari batzuena? Horrek, beharbada, esan nahi du euskal nazionalistek badakitela ezen jende gehienek, euskararen sustapen hertsatzaile hori gabe, hizkuntzari bizkar ematen lioketela, inoiz euskaldun izan ez direnek bereziki, besteak beste horiek zeinek, adibidez, euskara ikastera derrigortuak direla baitakusate, eremu publikoan lan bat izateko.

 

Laburbilduz, garbi dago euskal nazionalistentzat ezinbestekoa dela, gaztelania zokoraturik, euskara Administrazioan ahalik eta gehien sar dadin, bestenaz gero eta jende gutxiago mintzatuko baita euskaraz. Eta galdera bat amai dezadan: euskara gainbehera doan honetan, ez al dute erantzukizunik euskal nazionalistek? Urte anitz baitaramatzate boterean ia etenik gabe, Euskal Autonomia Erkidegoan behintzat, eta haien esku utzia baita hizkuntza politika deritzona eta, jakina, politika oro har.

Portada

Con tu cuenta registrada

Escribe tu correo y te enviaremos un enlace para que escribas una nueva contraseña.